Kaixo denoi!
Atzokoan ere ekinnetak prestatzen jarraitu genuen. Alde batetik, erizaintzako fakultatean (EHU) hirugarren saioa egin genuen Manahmana-koekin.
Saio dinamikoa eta interesgarria izan zen, taldeak ere bere aldetik jarri zuen eta saio produktiboa izan zen. Batez ere datorren saioan egingo duten aurkezpena landu genuen beraiekin.
Bestalde, Andonik enpresaritzakoekin (EHU) izan zituen Ekinnet bi saio aurreko astean. Bere esperientzia ere positiboa izan da nahiz eta talde estatiko xamarra tokatu zitzaion. Saio horietan, kasuaren aurkezpena izan zuten eta beraiek blog-etan landu behar dituzten lanetan ibili ziren.
Ekinnet bakoitzaren deskribapena eta ebaluazioa egin genuen, zer hobetu dezakegun jakiteko etorkizunari begira.
Saio bukaeran, taldean egiteko dinamikak ikusten egon ginen. Batzuk oso onak iruditu zitzaizkigun eta praktikan jarri genituen, a ze nahastea! Argazkian ikusi dezakezuen bezala…
eta hau izan da gure atzoko lana (ezer ahaztu ez bazait behintzat)!
Animo astearekin!
laster arte!

Baten batek asko sufritu zun “nudoa” desegiten…