kaixo!
Gure kolabora F taldea, aurretik aipatu gisa, Gipuzkoako goi mailako ikasketa zentruetan berrikuntza barneratzen saiatzen ari da. Hau da, ekiNNetak burutzen eta prestatzen jarraitzen dihardugu. Prestakuntza horretan, hain zuzen, Manahmana-koak asko lagundu ziguten eta teknika oso erabilgarri bat erakutsi ziguten: Edwar de Bono-ren txapelen dinamika.
Gaur horretan m
urgildu gara. Batetik, teknika horren bitartez ekiNNet-etarako ditugun proiektuak aztertu ditugu. Eta, bestetik, dinamizatzailearen eginkizunaren eta jendaurreko aurkezpenei buruzko hausnarketa egin dugu, biak hobetzeko asmoz.
Horretaz gain, eta ildo beretik, guk geuk landu eta aurkeztuko ditugun tailerrak jorratzen aritu gara. Hainbait gai interesgarriren ingurukoak izango dira eta zuen parte-hartzea espero dugu!Aurrerago aipatuko dizkizuegu zehaztasunez.
Eta, azkenik, datorren astean Teknikan hasiko den ekiNNet-aren lehenengo saioa prestatu dugu. Hau hirugarrena izanik, ziur aurrekoak hobetuko ditugula.
Hurren arte!!
