GAZEABIAN UPV/EHU

Kaixo GAZE:
Bueno gaurko honetan aularion ezarri genuen eskulturatxoari buruz hitz egin behar dut, izan ere, bere istorioa du atzean. Guztia astearte arratsaldean hasi zen. Kaxak hartu eta aulariora joan ginen UPV/EHU-ren anagramari buelta emanda eraikitzeko asmotan. Guztia zutik jartzea oso zaila egin zitzaigun, oinarri moduan 4 kaixa bakarrik baitzituen eta hauek beste 26 kaxen pisua eutsi behar baitzieten. Baina egia esan 5 lan ordu gogorren ondoren, eta eskuak kolaz eginik arratsaldeko 7etan gure eskultura zutik eta polit geratu zen. Hala ere, sorpresatxo bat sartu zioten bi GAZE kidek besteei ezer esan gabe kaxen barruan, beraien ustez guztia sendoagoa izan zedin. Baina sorpresatxoak ondorioak ekarri zituen……
………

Izan ere, ostiralean hanka bat puskatu zitzaion eta eskultura behera erori zen. Ondorioz, ostiral arratsaldean berriro kola, grapadora,… hartu eta aulariora joan ginen eskultura montatzera. Ikusi genuen nola alde batean pisu gehiagi zuelako erori zela eta ondorioz alde horretako kaxak zapalduta zeudela. Horretarako errefortsuko beste kaxa bat ezarri genion beheko kaixen barruan. Baina sorpresa urrengo pieza gainean jartzen hasitakoan etorri zen. Izan ere, bi lagunak kaxa hau altxatzen hasi zirenean, zuen pisuarekin ezin altxatuta ibili ziren, eta orduan guztia ulertu zen, sorpresatxoak eskultura puskatu zuen!!!!!!!!!!!!!!!!
Hainbat barre egin eta gero guztia ondo jartzea lortu genuen, arratsaldeko 7etarako baina orain kaxen itxura oso zatarra zenez, guztia eskaiolatzea otu zitzaigun, pertsona batek zauri bat duenean bezalaxe, eta hori egin genuen, erakutsiz ez dagoela ezer ezinezkorik, eta saiatuz gero guztia lortu daitekeela.
Badakizute orduan orain, nahi baduzue GAZEABIAN UPV/EHU eskultura ofiziala ikusi bere eskaiolarekin, azaldu zaitezte aulariora!!!
Beste bat arte.
Esta entrada fue publicada en EHU, GAZE, gazeabian, UPV. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s