Lan ta lan!

Gauzak aurrera doaz!🙂

GAZEko lantaldea bildu da gai desberdinak jorratzeko. Gaurko eguna, Julieta sakon lan egiten ari den International Workshop-ari buruz hitz egiten hasi dugu. Irailaren 24 eta 25ean ospatuko den ekitaldi honetako egitaraua aurkeztu digu eta aztertu ondoren, GAZEkideek ekitaldi horretan zer egingo duten zehazten hasi gara. Gauza berriak (eta oso interesgarriak eta entretenigarriak izan daitezkeenak) ere proposatu egin dira, beraz, den-dena ondo lotuta dagoenean horien berri emango dizuegu.

Gaurkoan ere makroebentoaren inguruan eztabaidatzen jardun gara. Izan ere, kaña eman behar zaion gauza dela iruditzen zaigu. Beraz, gure helburuak zeintzuk diren kontutan hartuta, makroebentoa non egingo den eztabaidatu dugu. Erik eta Aimarrek egindako “espedizioa”-ren emaitzak erakutsi dizkigute ere bai. Formatuari eta ebento horretan egingo diren aktibitateei buruz ere hitz egin dugu. Egin nahi ditugun gauzak egiteko laguntza behar dugunez, lagunduko diguten taldeekin kontaktuan jartzea erabaki dugu. Zergatik hainbeste sekretismo? Momentuz bai… Zer egingo dugun ikusiko duzue urri aldera! Preparau zattezte! eta guzti hau aurrera jarrai dezan, zeregin batzuk finkatu ditugu eta baita gure artean banatu ere. GZ

Bestalde, erredakzio taldeko kideek euren lanetan jarraitu dute… Jasotako proposamenak aztertzen, biltzen, sailkatzen,… a tope!

Jakintzazue GAZEtarrak jo ta su dihardugula! 😉

IZAN GAZE!

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s