GAZEko bilera berria

Kaixo guztioi!

Atzo GAZEko bilera izan genuen berriro ere eta probetxuzko gauza pila egin genituen. Iritsi bezain laister mahai eta ordenagailu batzuk mugitzen hasi ginen gure  txokoaren  itxura pixka bat aldatzeko. Bukatu ondoren “benetako” lanarekin hasi ginen.

Egin genuen lehenengo gauza Mahararen inguruan zerbait ikasten saiatzea izan zen. Horretarako gure orrialdean sartu eta saltseatzen aritu ginen. Gehiegi gustatu ez zitzaizkigun edo ondo ulertu ez genituen gauzak apuntatu genituen gero horren inguruan gehiago sakontzeko. Honen ondoren taldeka banatu ginen eta lanean jarraitu genuen.

Erredakzio taldeak bere lanean jarraitzen du txostena amaitzean kontzentratuta. Oraindik denbora badago ere aurrerapausu handiak egiten ari gara.

Ikasleen kontseilura aurkezteko beharrezko baseak ere eztabaidatu genituen eta ados jarri ginenean hauek erredaktzatzeari ekin genion. Web orrialdearen diseinuaren atzean ere esfortzu handia dago eta atzo horren inguruan bueltaka aritu ginen. Gosarien asuntoa ondo doa eta jende ekintzaile pila dugu hitzartua.

Bukatzeko, Workshopean egin behar dugun aurkezpena lantzen ari gara eta atzo gai honetaz arduratzen direnek beraien ideiak elkarbanatu zituzten eta aurkezpenari itxura ematen hasten saiatu ziren.

Hurrengorarte!

Izan GAZE!

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s