KATXIPORRETA!!!

Joxe Mari Agirretxe PORROTX gurekin izango da GAZEko gosarietan

Joxe Mari Agirretxe PORROTX gurekin izango da GAZEko gosarietan

Joxe Mari Agirretxe, PORROTX pailazoarekin uztailean hizketan egon ginen. Benetan harrigarria. Txikitatik pertsonai hau ezagutu dugunok ikaragarrizko sorpresa jaso dezakegu bere beste aurpegia ezagutzerakoan, pertsona serio, jator eta interesgarria, gatz eta piper puntu hori galdu gabe. Takolo, Pirritx eta Porrotx HERRIGINTZAtik lotuta jaio zirela kontatu zigun Joxe Marik, herriari bizitasuna emanez, humorea eta euskararen bitartez. Taldeak aldaketa desberdinak jasan zituen S.L. batetik, lau pertsonek osatzen duten COOP. batean amaitu arte. Beraien lanak garapen eta profesionalizazio batera jo dute, gaur egun pil-pilean ditugun gai sozialak umeei gerturatuz balore sozial moduan; etorkinen fenomenoa edota ikasgeletan jasotzen den hezkuntza zuzena den.

Beste aldetik, Ospitaletan aurkitzen diren umeei ere bisitak egiten dizkiete, jasaten ari diren egoera gogorra leundu ahal izateko, berak esaten duen moduan, ”bizitzako irudi grisak, pailazoen begietatik pasa, koloreztatzeko”.

BERRIKUNTZA GELDIEZIN batean sarturik dago talde txiki hau. Beraien ideiak telebista, egunkari edota pelikuletatik ateratakoak dira, egunerokotasunaren ildoari jarraituz, BERRITUZ.

ADI EGON GAZEKO GOSARIETARA APUNTATZEKO!!!

SENTITU, PENTSATU ta EKIN!

ERIK

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s