Belfast (2)

gaze 3Kaixo Gazteok,

Gaur “Living knowleage”-eko lehenengo eguna izan dugu. Gaurkoan “science shop” (http://www.scienceshop.org/) ezagutu dugu. Horretarako Queen’s University-ra joan gara. Unibertsitate hau harry potterreko Howards eskolaren antzekoa da.

Bertan, harrera egin digute lehenik, bakoitzari VIP paseak eman dizkigute eta ondoren Canada Room-en Science Shop azaltzeko hitzaldi bat eman digute. Bertan nola sortu zen, zer motatako partaideak dauden, non dauden, beraien helburuak, nola funtzionatzen duten eta abar azaldu digute. Honen ondoren kafe bat hartu eta herrialde ezberdinetako adibideak ikusi ditugu, guri gehiena Bruselasekoa gustatu zaigu. Ondoren Bazkariaren txanda etorri da. Egia esateko, bgaze 1azkari begetala izan dugu, linea ez galtzeko!

Bazkaldu eta gero, dinamika bat egin dugu. Dinamika egin aurretik, herrialde bakoitzetik zenbat pertsona etorri diren galdetu du, eta orduan ohartu gara, europarrak gutxiengoak ginela. Bertan, Afrika Hegoaldeko, Kanadako, EEUU, Amerika Hegoaldeko, Egiptoko, Indiako eta Txinako jendea geunden.

Ondoren, talde txikitan jarri eta bakoitzak aurkeztu du nondik datorren eta gero bakoitzak esan behar izan du berarentzak kooperazioa eman dadin zer balore diren garrantzitsuak. Bertan irten dira: errespetua, maitasuna, komunikazio irekia eta konfiantza adibidez. Ondoren science shop-eko aditu bat etorri zaigu eta ikasleekin nola tratatu diren azaldu digu.gaze 2

Honen ondoren, ikasle guztiak bildu gara eta merienda txiki bat egin dugu. Bertan ezagutu ditugu oso ondo Egiptoko bi ikasle. Pixkat hitz egin ondoren (egia esan oso ondo etorri zaigu ingelesa praktikatzeko) aurkezpen ofiziala ikustera joan gera “hall” handi batetara. “Hall” hau Howards-eko jangela zirudien eta bertan musika irlandesarekin afaltzen eman digute. Claire-ekin ere hitz egin dugu bertan, eta esan digu egutegian beste konpromesurik ez badu GAZE-ko Workshop Internazionalera etorriko dela.

Orain aterpetxean gaude, eta laster ohera joango gara.

Bitxikeriak:

– Iñaki: Egiptoko lagunei Euskal-herriko kultura azaltzeko, dantza zuberoar bat dantzatu digu, egia esan pixkat harrituta geratu dira, jijiji.

Izan GAZE

Iñaki, Nerea V., Nerea A.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s