Liejatik bueltan gara!!!

Atzo gauean iritsi ginen Bilboko aireportura GAZEko Belgikako enbaxadoreak. Hori bai, asteburuan lan asko egin ondoren.

Larunbatean goizean goiz jaiki ondoren eguerdi aldera hitz hartua genuen elkarrizketa bat prestatzen hasi ginen. Elkarrizketa hau Liejako ikasleen elkarteko lehendakariari, Patricki, egin genion. Beraien artean elkarte hau Fédé bezela ezaguna da eta Patrickek zioena entzun ondoren GAZEk egiten duena Europan zehar ere egiten dela konturatu ginen. Adibidez, beraien helburuetako batzuk goi mailako ikasketetan klaseen kalitatea hobetzea edo ikasleen arteko harremanak estutzea dira, eta horrekin identifikatuta sentitu ginen.Fédéko lehendakaria

Ordu erdi luze bat iraun zuen elkarrizketa honen ondoren Caroline Brakelekin gelditu ginen bazkaltzeko. Carolinek Entrep´runners izeneko klub batean egiten du lan eta Donostian ospatu genuen Workshop Internacional-ean parte hartu zuen. Berekin Liejan urrian zehar montatzen duten eta kilometro bateko luzera duen feria batean bazkaldu genuen eta gero bere lagun batzuekin zerbait hartzera joan ginen. Afaldu baino lehen Carolinari eta Entrep´runners-eko beste kide bati, Anastasiari, elkarrizketa egin genien. Haiekin afaltzera joan ginen eta Belgikako janari tipikoa egiten zuten leku batean afaldu genuen. Bide batez, afariak Dani zoriontzeko balio izan zigun bere urtebetetzea zelako!

Igandean, egun osoa bidaiatzen pasa genuen. Hoteletik trenera, trenetik beste tren batera (puso errexena honek zirudien baina galdu egin ginen), handik Bruselaseko aireportura, aireportutik Bilbora eta Bilbotik etxera. Beraz, bidaiaren balorazioa egiteko eguna izan zen( hegazkineko soinu arraroek uzten ziguten bitartean).

Bukatzeko esan beharra dago esperientzia oso polita izan dela eta GAZEri esker izan dela, beraz eskerrik asko!!!

Izan GAZE!!!

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Liejatik bueltan gara!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s