REUNIÓN CON DIPUTACIÓN

Kaixo guztioi,

Gaurkoan, Guridirekin eta bere diputazioko talde kideekin izan dugun DSC02719bilerataz hitz egitera gatozkizu. Guztiot EKINFEST: GAZE ON ekitaldian entzun zenuten moduan, Guridik bilera batera deitu ginduen gaurko, bertan galdera bat proposatuko zigula eta.

Galdera azaldu aurretik azpimarratu nahi nuke, bertan, GAZErekin oso arro daudela esan digutela eta jarraitzeko orain transmititzen dugun ilusioarekin, bide egokitik goazela eta.

Dokumentuari buruz esan digute, asko gustatu zaiela eta hemendik aurrera proiektu honetan inplikaturik egongo liratekeen agente guztiekin hitz egin behar dela, beti honako galdera botaz. Zergatik EZ?

Azkenik prestatuta zeukan galdera ondorengoa izan da,

Zer gertatzen da GAZEn parte hartu duen gazte batekin ikasteari utzi dionean unibertsitatean edo FPan?

Orain erronka honi aurre egin behar diogu, eta berari irtenbide bat eman, ILUSIOZ.

Izan GAZE

Nerea A.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a REUNIÓN CON DIPUTACIÓN

  1. Ganix dijo:

    Lehenik eta behin Zorionak danagatik! EKINFEST-aren arrakasta ondo baino hobeto jorratutako bide baten emaitza da eta.
    Bileran GAZEri luzatu zaion galderaren inguruan hitz egin nahi nuke, besteak beste, ni neu ere egoera horretan bainago.
    Nolabait esateko, hemendik gutxira GAZEko aurreneko “promozioa” irtengo da Gipuzkoan. Proiektu honen oihartzuna jasan duten aurreneko ikasleak. Eta behin unibertsitateko zikloa bukatuta nola luzatu GAZErekiko harremana?
    Interesgarria deritzot etapa horretan lanean jarraitzea, ikasketak bukatu bezain pronto sortuko direlako EKINTZAILE sen hori benetan erabiltzeko aukerak, hau da, ikasle urteetan zehar GAZEri esker ikasitako balore ezberdinak aplikatzeko momentua.
    Ez dut uste erraza izango denik, baina nik ere uste dut hausnarketa bat egin beharko genukeela.
    Esaldi baten laburbilduz:
    Izan GAZE…eta GAZE izaten jarraitu!!😉

    Besarkada bat.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s