IDEIAK PROIEKTU BILAKATZEKO METODOLOGIA

                Iritsi zen azkenean Martxoaren 19a, aurtengo GAZE programak antolaturiko lehen ekitaldia! EHUko Santamaria liburutegiko ekitaldi-aretoa zen eszenatokia, 8 gazekideak, Leire eta Taniarekin batera bertan ginen kamiseta berdeak jantzi eta lehen ekitaldiak sortzen dituen urduritasunak lasaitu eta dena ondo irteteko irrikaz.

                16:00etarako entzuleak bertan ziren eta A+G kontsultoriakoak prest “Ideiak Proiektu bilakatzeko metodoak” eta beste hainbat gai elkarbanatzeko asmoz. Entzuleak beharrean partehartzaileak bertan zirela esatea hobe, azken finean denen arteko ideia eta esperientziak elkar trukatu baikenituen A+G-koek airean uzten zizkiguten galderak osatzeko asmoz.

                Horrenbeste  gauza zituzten kontatzeko Garikoitz eta Edurne kontsultoreek denbora gabe geratu ginela ia, badakizue, zuzeneko arazoak! Ideia desberdin asko jorratu genituen eta batek baino gehiagok kuadernoa ondo betea eraman zuen, esandakoa ondo gordeta edukitzeko.

                Hauen ondotik hiru ekintzaile gazte genituen: Maria Garay Eibarko Beleko tabernatik, Irune Jaio Anemona Studiotik eta Daniel Ruiz Txita bizikleta-taxi enpresatik. Hiruetako bakoitzak bere proiektuak azaldu zizkigun; bertan ginenak adi-adi entzun genituen Beleko tabernako bitxikeriak edota Anemona Studioko artisten ideia berritzaileak. Eta ondo baino hobeto  amaitzeko, Txita enpresaren aurkezpen dinamikoa; pechakutxa formatuan bizikleta-taxiek jasandako eraldaketak  ideiak zein punturaino eraldatu daitezkeen erakutsi zigun.

Zuen gustukoa izan zela uste dugu. Hurren arte!

Ander Atorrasagasti

                 Imagen

Esta entrada fue publicada en Uncategorized y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s